viernes, 1 de enero de 2016

INTERESEKO GAUZAK (SARRERATXOA)

Hemendik aurrera bloga nire kabuz osatuko dut. Klasean, irakaslearekin, ez dugu bloga gehiago jorratuko, hori dela eta, hezkuntza bereziari buruzko blog honetan interesatzen zaizkidan ariketak, dokumentalak, jarduera sinpleak... sartuko ditut, zuen interesekoak izango direlarik.

Gero eta garrantzi gehiago dauka Hezkuntza Berezia ikastetxeetan; izan ere, gero eta gehiago dira ume bereziak eta gainea urteak pasa ahala, garrantzi gehiago hartzen joan da. Baina baita ere, laguntza ikuspegi gutxiago daude eta handiagoa gizarte hezkuntzako ikuspuntua.

Hezkuntza berezia, eskolan pisu gehiago dauka, gero eta profesinal gehiago dira formakuntza jasotzen dutenak. Esan beharra daukat, eskola inklusibaren alde nagoela. Eta argi dago, eskola inklusibaren esku edo konfidantza daukagun guztiok, ikasle guztiak, baita ikasketa bereziak behar dutenak eta hezkuntzan laguntza eta behar espezifikoak behar dutenak ere, beraien potentzialaren gehienezko garapena lortzeko, hezkuntza berezia babesten dugu, berdintasunaren bidea egiteko aukera emanez.

Horretarako nahitaezkoa da giza baliabideak eta bereziak diren materialak kontuan izatea ikastetxearen hezkuntza ezberdintasunak hobetzeko. Jakin beharra daukagu, ikasle guztiak hezkuntza "berezia" behar dute bizitzako une batean behintzat, umeak "etiketa" diagnostikoa izan ala ez. Izan ere, ez dugu guztiak berdin ikasten, eta ezta ere irakasleentzat ikasle guztiak ez dira berdinak.

Egia esanda, ikastetxeetan INTEGRAZIOAZ hitz egiten dugu, baina esan daiteke oraingo hezkuntzaren antza gehiena izan daitekeena dela; eta INKLUSIOA, bigarren planoan geratzen dela esan dezakegu, orain dela urte batzuk, inklusioa utopia bat zen, gaur egun aldiz, denbora gutxian lor daitekeen helburu bat izango balitz bezala ikus daiteke. ESKOLA INKLUSIBOA guztiok rol nabarmenak, partitzipatibo, men egiteko malgua eta elkar ikasten gozatu ditzakegunean da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario