Hemen
astero klasean egiten, ikasten eta hausnartzen dudana jasoko dut.
2015.10.15
- 2015.10.16
1. ASTEA
Lehenengo
egunean,
irakasleak aurkezpen labur bat egin zuen bere irakasgaiari buruz,
baita ere lauhilabete honetan landuko duguna aurkeztu digu: blog bat
zabaldu, taldeka proiektu bat egin, etab. Horretaz gain, bakoitzak
bere ikasle fitxa egin eta moodle plataformara igo du: izena,
abizena, taldea, argazkia, gure esperientzia… Ondoren, binaka,
galdetegi bat erantzuteko agindua jaso genuen, hurrengo egunean
horretaz hitz egiteko. Hona hemen gure galdetegia:
1.
Ezin dut zabaldu dokumentu bat, koadro bat ateratzen zait esaten
aplikazio bat bilatu dokumentua zabaltzeko. Zergatik gertatzen da
hori?
Dokumentu
bakoitza formatu bat dauka; hori dela eta, erabiltzen zauden
ordenagailuak formatu hori irakurtzen duen programa ez badauka, edota
zerbitzariarekin bateragarria ez bada, antzekoa den aplikazio bat
erabiltzeko aukera ematen dizu.
2.
Dokumentu bat gordetzerakoan zera esaten dit aparatuak: “Ez daukazu
memoria nahikorik” zer gertatu da? Zer egin dezaket?
Sistemaren
momeria beteta dagoela, memoria ROOMa. Arazo hau konpontzeko, behar
ez dituzun aplikazio, dokumentu, artxiboak… ezabatu beharko dituzu.
Zakarrontzian dagoena ere memoria okupatzen du, beraz, garbitu
beharko duzu. Horretarako ere, hainbat biltegi birtualak eduki
ditzakegu: DropBox, Drive...
3.
Atxiki bat bidali nahi dut baina oso denbora luzea hartzen du.
Zergatik izan daiteke? Zer egin dezaket?
Atxikia
asko okupatzen duelako, horretarako, konprimitzea izango litzateke
egokiena.
Baita
ere, interneteko konexioa oso eskasa izan daiteke; horretarako,
konexioa hobetu.
4.
Zer da hardware?
Ordenagailuaren
kanpoko atala, ikusten eta ukitzen dena, euskarri fisikoa:
kableak, pantaila, monitorea...
5.
Zeri deitzen zaio software?
Ordenagailuaren
barruan dagoen atala, euskarri logikoa, funtzionamendua martxan
jartzen duena, ikusi eta ukitu ezin dena: aplikazioak, antibirusak…
6.
Zer da sistema eragilea?
Beste
programak funtzionatzeko ezinbestekoa den atala, oinarrizko
informazio sistema; adib.: Windows, linux…
7.
Zein erabiltzen duzu?
Windows
eta Android.
8.
Zeuk erabiltzen dituzun horietaz aparte, besterik ezagutzen duzu?
Bai,
Linux, ios eta Ubuntu.
Linux
eta Ubuntu: kode irekikoak dira, bakoitza bere erabilera
pertsonalerako edota enpresarako. Horrek ez du esan nahi doakoak
direnik.
9.
Zenbat MB daude GB batean?
1024MB,
normalean 1000 i
Bit:
bi elementuz jokatzen duena (8 bit, byte 1)
1024
byte, kilobyte 1
1000
kilobyte, MB 1
1000
MB, GB 1
10.
Zergatik daukate luzapen bat fitxategiek (.dot, .jpg, .ppt, ....)
Programa
ezberdinak erabiltzen direlako: testu formatuak, irudi formatuak,
soinu edo bideo formatuak…
-
Testu formatuak: .doc .odt
-
Soinu formatuak: .wave .midi .wm .mp3
-
Bideo formatuak: .avi .mpg .divx .mov .wmv
-
Irudi formatuak: .gif .jpeg .png .mb (mapa bits)
Bigarren
egunean,
esan bezala aurreko egunean egindako galderak partekatu egin ditugu.
Ondoren PPT teoriko bat azaldu digu, bertan hainbat termino landuz:
sofware, hadware, byte, MB… Geroago, gmail eskaintzen dizkigun
hainbat baliabide erakutsi dizkigu; hala nola, iragazkiak (filtroak),
etiketak… Geroago, arreta google drive aplikazioan jarri dugu;
googleren aplikazio hau arakatuz. Amaitzeko, alerta google arakatu
dugu baita ere.
2015.10.22
- 2015.10.23
2. ASTEA
Hirugarren
egunean,
gaur zer egingo dugun laburtu digu. Segidan, blogari buruzko
sarreratxo bat egin digu; antzinean “log” terminoa zertarako
erabiltzen zen azaldu digu ere. Ondoren e-gelan dagoen PPT-arekin
jarraitu egin du, azken horretaz baliatuz azalpenak emanez. Azalpena
bukatu bezain laster, blogan erabiliko dugun gaia aukeratu dugu
(interesgarria, hezkuntzarekin erlazionatuta) hori aukeratzeko,
zerrenda bat egin dugu eta google-n bilatu dugu gai horri buruz zer
aurkitu dezakegun bilatu, materiala… Hona hemen niretzat
interesgarriak diren gai batzuk
-
Ikaskuntza kooperatiboa
-
Volleybol
-
Matematika
-
Hezkuntzaren eboluzioa
-
Umeentzako jokoak
-
2. aukerak (klasean ariketa bat bidaltzean batzuk besteak baino arinago bukatzen dute, egin beharrak ez daude, zer egin momentu horretan?)
-
Irakasleak egoerei aurre egiteko irtenbideak http://justificaturespuesta.com/page/2/
-
Hezkuntzarekin erlazionatutako arlo guztiak http://ined21.com/
-
Plastika
-
Antzerkia
Azkenean,
gaia aukeratu ostean, bakoitzak bere bloga zabaldu du, izena jarri,
etiketak sortu… Laburbilduz, “diseño” botoiak eskaintzen
diguna arakatu. Sarrera bat egin dugu, gure blogan, irakurleek zertaz
hitz egingo dudan argi izateko. 5 minuto utzi dizkigu sarrera hori
garatzeko. Ostean, gadget-ak ipintzen erakutsi digu eta erloju bat
ipini dugu, bakoitzak bere blogean.
Laugarren
egunean,
klaseari hasiera emateko, gaurko egunean zer landuko dugun aurkeztu
digu, “orrialdeak” nola sortzen diren azalduko digula, bloga
arakatzeko denbora izango dugula, etab.
Esan
bezala, “orrialdeak” sortzen erakutsi digu, hauek agertarazi…
Baita ere, Picture
manager programa
argazkiak editatzeko balio duela azaldu digu. Plantillak editatu
daitezkela ere esan digu Josunek, beste argazki bat ipini, zabalera
aldatu, zati finko eta mugikorra alde bietan jar dezakegula…
“avanzado” botoia sakatuz, tituluaren letra mota aldatu,
tamaina…ere. Gure klasekideen linkak hartu ditugu, besteen lana
ikus dezagun eta hortik idei berriak sortzeko. Azkenik, gure bloga
arakatzeko eta betetzeko denbora utzi digu.
2015.10.29
- 2015.10.30
3. ASTEA
Bosgarren
egunean, blogean falta zaizkigu hainbat osagai sartu ditugu:
egutegia, feed-ak (notificaciones),… Ordu aldaketa dela eta, ordua
batzuei ez zaie eguneratu, beraz erlojua editatu behar izan dugu, eta
horretarako azalpenak jaso behar izan ditugu.
Zati
finkoari amaiera emateko, “creative commons” orrialdea arakatu
dugu, guztion artean, gure blogari lizentzia emateko, kopiatu
daitekeen, editatu daitekeen…
Beste
eguntean komentatu dugu nola blogetan hainbat gauza lotu dezakegu.
Blogean azken batean paintailan elementu solte batzuk sartzen ditugu
eta blogean lotzen ditugu. Hori guztia da gure espazioan sartutako
elementuak, hala ere guztiak haien link daukate. Sarreran testuaz eta
irudiaz gain, bideoak sar daitezke ere, baita liburu oso bat,
diapositibak, soinua… Nola sartu bideo bat? sarrera bat egiten
gaudenean, gure ordenagailutik eta linkarekin soilik igotzeko aukera
izan ditzakegu.
Ondoren
link bat sartzen ikasi dugu. Lehenengo gauza, nora, zein
orrialdeertara joan nahi dugun ikusi behar dugu. Bideoak, youtubetik
eta vimeotik; liburuak, calameo, issuu eta scribd.
Ostiralean, seigarren egunean, ez nintzen klasera joan. Josuneri justifikantea eman eta nire klaseakideek klasean egin zituzten galderak, taldeka, egin behar nituen galdetu nion, baietz esan zidan eta beraz, horrela egin dut, galdera hoiek erantzun eta egelara igo ditut.
2015.11.12
– 2015.11.13
4. ASTEA
Aste
honetako lehenengo egunean, Word-en egunerokotasunean erabili
ez arren espezifikoak diren gauzak ikasiko ditugu, e-gelako Idazlan
bat idazterakoan kontuan hartzekoak: ikuspegiari
dagokionez, bi dokumento batera ikusteko pantailan (vista, ver
en paralelo) "regla" ere ikus dezakegu, klikatzerakoan,
goian eta alboan erregela ateratzen zaigu. "Mapa del dokumento"
aukeratzerakoan, dokumentoaren atalak agertzen zaizkigu
(titulotxoak). "Eskema" aukeratzen badugu, honek
dokumentuaren barruan erreferentzia bat markatzen du, edo testu
arrunta. Atalak sortzeko, dokumentuaren zati handi batetan maila bat
eman behar diogu (3. maila), horretarako goian, "texto
independiente" jartzen duen tokian, "nivel 3" aukeratu
behar dugu. Eskema ikuspegia ixten badut, "mapa del dokumento"n
maila desberdinean ateratzen den atal bat agertuko zaigu, horrela
nahi duguna sailkatuz. Margenak egiteko eta justifikatzeko, eskumako
botoia "párrafo" eta hor arakatu, nahi dugun itxura
emanez. Biñetak jartzeko eskumako botoia "viñetas" eta
nahi duguna aukeratu. Portada txertatzeko, goian "insertar"
"portada"; "página de respeto" txertatzeko:
"insertar" "pagina en blanco"; "salto de
página" orrialde jauzia txertatzeko. Estekak sartzeko,
dokumentuen barruan sartzea posible da, adibidez, musika lehenengo
parrafoan agertzen da eta esteka bat egin nahi dugu dokumentuan
lantzen den beste atal batera joateko, kurtsorea atal horretako
musika gainean jarri eta "insertar" "markador"
klikatu, musika idatzi eta gero goiko zatira joan, lehenengo
parrafoan musika aukeratu eta "hipervinculo" "lugar
de este dokumento" eta "musika" aukeratu. Orrialdearen
zenbakia txertatzeko "insertar numero de página" eta nahi
dugun era aukeratu. Oharra txetatzeko, "referencias"
"insertar nota al pie". Liburu baten erreferentzia
sartzeko, idazle baten izena aukeratu "referencias"
"insertar cita" eta agertzen den taula. Gero hori
bibliografian sar dezakegu automatikoki "referencias"
"bibliografia". Irudi bati tituloa emateko, irudia
aukeratu, "referencias" "insertar titulo" eta
bertan nahi duzun tituloa edo izena jar dezakezu. Aurkibidea egiteko,
"referencias" "tabla de contenidos" eta han
lehenengoa aukeratu. Amaitzeko, berrikuspenak aztertu ditugu:
"revisar" "control de cambios" eta momentu
hortatik aurrera egiten dituzun aldaketak gorriz agertuko dira.
Komentarioak egiteko "revisar" "nuevo comentario".
Ordua amaitzeko, binaka jarriz, ariketa bat egiteko denbora utzi
digu.
Zortzigarren
egunean, PROIEKTUArekin hasi gara, gidan datorrena arakatuz,
urratsak aztertuz. Hasteko banan-banan jarri gara, lan indibidualak
egiteko; geroago, taldean elkartzeko eta gure hausnarketak
elkarbanatzeko; eta azkenik, klase guztien artean taldeko ideiak
konpartitu ditugu. Lan kooperatiboko osagarriak landu ditugu. Ostean,
atzedenalditxo bat egin dugu. Etorri bezain laster, "los
jetas y los pasotas" testua irakurri eta guztien artean
komentatu dugu. Azkenik, akta bete dugu.
2015.11.19
- 2015.11.20
5. ASTEA
Talde
lanean aritu gara gaur, bederatzigarren egunean. Google
sites zabaldu eta bertakoa arakatu dugu, orrialde berriak sortu,
taldekideekin konpartitu… talde fitxa amaitu eta taldeko mapa
kontzeptual bat egiten ibili gara, bubbl orrialdean.
Hamargarren
egunean, gehien batez IKTtan zentratuko gara, 4.5. aktibitatea
tokatzen zaigu gaur. Gaitasun digitala landu behar dugu, gai honetan
sakontzeko eta aspektu ezberdinak, ondorioak... modu sakonean
ikusteko bideo bat ikusiko dugu, bertan gaitasu soziokulturalaren
dimentsiak aurkezten dituzte. Eta gidan baita ere link batzuk
agertzen dira, gai honetan gehiago sakontzeko aukera emanez. Gaitasun
digitala oinarrizko gaitasun bat da, eta derrigorrezko hezkuntza
amaitzean ikasleek prozesu honetan gaitasun digitala garatuta izan
behar dute: idatzizko- eta ahozko-hizkuntza garatuta izan beharko
dute arlo digitalean. Izena Gaitasun digitala eta informazioa
tratatzeko gaitasuna ere izan daiteke. Bideo ikusi eta gero, mapa
kontzeptuala egiten hasi gara.
2015.11.26 - 2015.11.27
6. ASTEA
Hamaikagarren egunean, ez genuen klaserik izan, izan ere, ikasle greba zegoen.
Hamabigarren egunean, klasea hasi bezain laster lanean hasi ginen, 5.6. jarduera azaldu eta bakarka lanean hasi ginen; hala ere, taldearekin koordinatuta egotea eskatzen zuen ariketa hau, izan ere ezin genuen web orrialde berbera aztertu. Jarduera hori egin ostean, 5.7 jarduera hasi genuen, taldekide bakoitza aplikazio bat aukeratuz. Etxerako 5.8. jarduera, taldean lantzeko dena, egin behar genuela esan zigun Josunek. Gero taldeka gure "sites"-en zer hobekuntza egin ahal genituen esaten joan zen, hurrengo astea, DAL astea izango den heinean, datorren klase egunerako landuta izan behar genuen dena.
2015.12.03 - 2015.12.04
7. ASTEA (DAL ASTEA)
2015.12.10 - 2015.12.11
8. ASTEA
Bi egun hauetan, taldeka gure proiektua eta aurkezpena garatzen ibili gara, Josuneren azalpenak jasoz, noski.
2015.12.17 - 2015.12.18
9. ASTEA
Azken asteko lehenengo egunean, aurkezpena eta gure proiektua amaitzeko aukera eman digu, eta horrela egin dugu; izan ere, hurrengo klaserako prest izan behar dugu.
Lauhilabete honetako azken egunean aldiz, esan bezala aurkezpenak egin ditugu.
ONDO PASA GABONETAN! URTE BERRI ON DANOI !!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario