jueves, 22 de octubre de 2015

Sarrera

Irakurle hori:

Hasteko, ongi etorri nire blogera. Lehen Hezkuntza graduko bigarren mailako ikaslea naukazu. Informazio eta komunikaziorako Teknologien ikasgairako blog bat eratu behar dugu, lauhilabete honetan zehar, IKT-en inguruko gai bat jorratzeko. Nire kasuan, hezkuntza berezia IKT-en bidez nola landu daitezke aztertu eta erakutsiko dizuet.

Blog honetan, esan bezala, hezkuntza berezia landuko dut; zer den, zein motatako arazo ezberdinak dauden, horren inguruko gaiak, haiekin landu ditzakegun ariketa ezberdinak, ekintzak, beste umeekiko harremanak...

Gai hau aukeratu dut, hezkuntzaren atal oso garrantzitsua dela pentsatzen dudalako. Gainera, nire aburuz, gaur egun arazo hau nabamenagoa da. Horretaz gain, gradu honetako espezializazioa eremu horretan jorratu nahi dut, eta nire jakintzak transmititu edo jakinarazi arren, baita hauek zabaltzeko ere.
 





No hay comentarios:

Publicar un comentario