Hezkuntza berezia
martes, 10 de mayo de 2016
HELBURUAK
http://ametsakesnatzen96.blogspot.com.es/2016/05/ingurunea-elena-guijarro-perez.htmlISEBFOLIWBNJ SWRKCVNBWSCIKNSWCLFNWKNCSWNÑSWNCKÑSWNCFÑWSCNKLSNVCLSBJFVLJELBEL
INGURUNEA - ELENA GUIJARRO PÉREZ
Ba al dago erlaziorik ingurunearekin (ingurune administratiboa,
ingurune hurbila…)?
Nire
ikastola aztertzen hasi baino lehen, ikastolaren ingurua aztertzea komenigarria
dela uste dut. Izan ere, inguruak; batez ere, inguru hurbilak, izugarrizko
eragina daukala pentsatzen dut.
Hasteko, ikastola, Bizkaiko herri
batean kokatzen da, Portugaleten hain zuzen ere. Nahiz eta, Portugaleten
familien artean desberdintasun handiak egon, bizi-kalitatea eta maila
sozioekonomikoa kontuan izanik, familia nahiko egonkorrak daudela esango nuke.
Asti – Leku Ikastola, kooperatiba
bat da, kontzertatua, honekin esan nahi dut, ez dela doakoa, edozein familiak
ezin ditu gastu horiek jasan. Guraso guztiek haien seme – alabentzat onena nahi dutela ezin da zalantzan jarri,
hori dela eta, behar beste diru, ahal izanez gero, xahutuko zuten haien umeei
kultura, balio, heziketa, … erakusteko eta etorkizun betea eskaintzeko.
Herriaren erdigunean ez egon arren,
ez dago mugan ere. Hala ere, ijitoen etxeak inguratzen dute gure ikastola,
Natxok pirak egiten hasi zen unean, bera baino nagusiagoak ziren pertsonekin
eta ijitoekin batzen ziren pertsonekin joaten hasi zen; seguruenik, gure
kurtsoko beste inork ez zituelako egiten eta bakarrik ez egotearren. Horrek
ere, influentzia txarra izan zuen beregan, ez zuelako besteak, nagusiak, baino
menpekoago izan, beraz besteak egiten zituzten gauzak egiten hasi zen,
berarentzat kaltegarria izango zela pentsatu gabe. Hori bere sasoi txarraren
hasiera izan baitzen.
Egoera hau, ingurune hurbilarekin
erlazio zuzena daukala pentsatzen dut. Aurretik banekien Natxoren gurasoak
banatu egin zirela eta hortik aurrera bere jarrerak aldaketa sakona eman zuela,
porroak erretzen, eztabaidetan sartzen, klaseetara utz egiten … Hori gutxi
balitz, bere aitak ez du inolako interesik erakusten bere semearen hezkuntza
prozesuan, batzarretara ama soilik doa, zigorrak jartzen badizkiote berdin
zaio, soilik influentzia txarretarako kasu egiten diola esango nuke. Bere aita
horrela dela ikustean eta txarto portatu ezkero edo arazoetan sartu ezkero
ondorioak jasoko ez dituela ikusita, bere jarrera txarrera doala. Amak zigorrak
jartzen zizkion bere jarrera alda zezan; hala ere, umeak aitarengana jotzen
zuen eta zigor horiek bertan behera uzten zituen.
Zuzendaritzaren aldetik, kanpotik
datorren kontuan izan duela uste dut; hala ere, ez dakit beste ikasle batek
egingo balu, ondorio berdinak jasoko zukeen.
viernes, 1 de enero de 2016
LIBURUA
Primeran dagoen liburu hau aurkitu dut ere. Gauza oso interesgarriak aurkezten dira hemen, zuek ikus dezakezue!
BLOG INTERESANTEA
Paregabea den blog bat aurkitu dut gaur, gainera beste guztiak ez bezala, hau euskaraz dago. Motrizitatea lantzeko aukera paregabea da hau. Hona hemen:
Motrizitatea lantzeko beste blog batzuk begiratuz, beste hau aurkitu dut ere:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)